Ezagun da baserri auzoetan tarteka bideen eta lurzoruen jabetzaren gaineko arazoak izaten direla. Halako arazoak konpontzeko eta beste batzuk sor ez daitezen Udalak erabaki zuen udalerriko bide publikoak katalogatzeko lana egitea.
Nekazaritzako aditu den Tomas Madinabeitiarekin harremanetan jarri ziren, eta dagoeneko lan hori bukatu du. Honek bide bakoitzaren ezaugarriak eta erabilgarritasuna zehaztu ditu
Informazio hori guztia, elizate bakoitzeko planoekin ikusgai dago udaletxean. Interesatuek hara jo beharko dute. Ekainaren 15era arte izango dute alegazioak aurkezteko epea.