Ostiralean, HUHEZI eguna

Usoa Agirre 2005eko maiatzaren 18a

Datorren ostiralean, hilak 20, egun berezia izango dute HUHEZIn, Txomintxapel Eguna baita, fakultatearen eguna. Bigarren mailako ikasleek, bai Irakasle Ikasketetan dabiltzanek zein Giza Zientzietakoek, egitarau zabala prestatu dute egun horretarako.

  • 10:30 Jokoak: sokatira, toka, soka saltoa, musa, bertsoak, makila jolasa, etab. Parkinean.
  • 12:00 Pregoia, ikasle batek egina, eta Txomintxapelen jaitsiera parkinera.
  • 12:15 Sari banaketa: literatura lehiaketaren irabazleek jasoko dituzte sariak.
  • 12:30 Perkusio txikiteoa. Ikasle-irakasleak, perkusioak lagunduta.
  • 14:00 Bazkaria: 300 lagunek probatuko dute Auzo-Lagunek prestaturiko bazkaria.
  • 15:30 Euskal kantuak.
  • 16:00 Erromeria eta aulki jolasa.
  • 17:00 Sari banaketa txapeldun onenari, egun horretan denek txapela jantziko baitute.
  • 18:00 Kontzertua DJ eta guzti, 20:00ak arte. Hor bukatuko da fakultatearen jaia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak