Omenaldia egingo diote areto-futboleko taldeari

Usoa Agirre 2005eko maiatzaren 18a

Eskoriatza Kirol Elkarteko areto-futbol taldeak maila igo du. Hurrengo denboraldian 1. B nazionalean jokatuko du. Hori dela-eta, omenaldia egingo diote taldeari datorren domekan, maiatzak 22.

Eskoriatzako Udalak egingo dio harrera-omenaldia areto-futboleko taldeari. Domekan, 13:00etan izango da ekitaldia, Eskoriatzako udaletxean.

Ospakizunean parte hartzera gonbidatu ditu Udalak herritarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak