Dorleta auzoan egin behar dituzten eraberritze lanen gaineko proiektuarekin erakusketa egin gura du Udalak. Hirigintza Sailak aditzera eman duenez, erakusketa hori maiatzaren bukaeran jarriko dute.
Bestalde, Udaleko sail berak jakinarazi du Santa Ana auzoa eraberritzeko lanak Amaral enpresari esleitu dizkiola, eta lanak hilabete bukaeran hasiko dituztela.