Zapatuan, Dendarien Jaia

Iker Barandiaran 2005eko maiatzaren 13a

Aspaldian herriko merkatariak fin dabiltza lanean. Herrian gauzak egiteko gogoa piztu gura dute, eredua emanez. Zapatuan, musika jarriko dute herriko plazan eta landareak banatuko dituzte herritarren artean.

Zapatuan jai berezia egingo dute herrian. 11:00etatik 19:00etara bitartean, Usurbilgo Urtinea hazitegiko lagunek landare sorta izango dute plazan.

Astean herriko hainbat saltokitan txartelak banatu dizkiete erosleei. Eta zapatuan, txartel horien truke landareak hartu ahal izango dituzte plazan jarriko dute postuan. Hala ere, txartelik ez dutenek ere izango dute landareak erosteko aukera.

Herriko dendariek zerbait berezia egin gura zuten, eta ekintza hori asmatu dute. Horrez gain, oso argi dute ekintza horien helburua ez dela gehiago saltzea. "Bezeroen fideltasuna eskertzea eta horrez gain, gaitasuna daukagunez, herriari giroa emateko gauzak antolatu gura ditugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak