Karrera amaierako ekitaldia HUHEZIn

Goiena 2005eko maiatzaren 13a

Gaur, maiatzak 13, arratsaldeko 18:00etan orlak banatuko zaizkie Humanitateak - Enpresa karrerako 4. mailako ikasleei, aurten amaituko dituzte-eta ikasketak.

HUHEZI-ko areto nagusian izango da ekitaldia. Bertan parte hartuko dute ikasleek, irakasleek eta ikasleen gurasoek. 53 ikaslek jasoko dituzte orlak ekitaldi honetan.

Egitaraua

1. Sarrera hitzak.

2. Hitzaldia: "Kooperatibismoaren desafioez bi hitz", Joseba Azkarraga irakasleak esanda.

3. Jose Antonio Mendikute dekanoaren hitzak.

4. Oroigarriak ematea

5. Iñaxio Oliveri MUko errektorearen hitzak.

6. Gaudeamus.

Ekitaldiaren amaieran luntxa eskainiko zaie bertaratzen diren guztiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak