Umeen danborrada prestatzeko bilera. Gurasoei deia

Maider Arregi 2005eko maiatzaren 12a

Udaberria aurrera doa eta dagoeneko iritsi da garaia Haurren Danborrada prestatzen hasteko. Hori dela eta maiatzaren 19an, osteguna, arratsaldeko 18:30ean bilera bat egingo da Kultur Etxean aurtengo antolaketa lanei ekiteko.

Danborradan irteteko adinean dauden haurren gurasoei prestaketa lanetan parte hartzeko dei egiten die Eskoriatzako Udalak, seme-alabentzat hain berezia izaten den egun horretan dena ondo atera dadin.

Beraz, interesa duzuen guztiok hurbildu zaitezte aipatutako bilerara, zuen laguntza behar-beharrezkoa baita danborrada gauzatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak