Loreen eguna antolatu dute Eskoriatzako merkatariek

Usoa Agirre 2005eko maiatzaren 12a

Bezero bakoitzari txartel bat oparituko diete Eskoriatzako merkatariek eta txartelaren truke landare bat eskuratu ahal izango dute. Maiatzaren 14rako, zapatua, antolatu dute loreen eguna.

Herriko plazan landare postu bat egongo da eta bertan jaso ahal izango dira landareak, txartelen bitartez.

Tabernetan aperitiboak

Hori guztia musikarekin girotuta egongo da. Gainera, taberna batzuek beraien bezeroei aperitibo goxoak emango dizkiete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak