Oraindik zenbait lagunendako lekua geratzen da Udalak antolatu duen patinaje ikastaroan, hasiera mailakoan, hain zuzen. Hala jakinarazi du Udalak. Hortaz, izena emateko epeak zabalik jarraitzen du kultura etxean edo 943 71 46 88 telefonora deituta.
Ikastaro hori maiatzaren 15, 22 eta 29 eta ekainaren 5 eta 12an izango da, pilotalekuan, 10:30-12:00 ordutegian. Kiroldegiko bazkideek 10 euro ordaindu behar dute; gainerakoek, 13.
Umeendako ipuinak
Bestalde, hilaren 26rako antolatuta zegoen ipuin-kontaketa saio bat egunez aldatu dute, hilaren 19ra. Peio Añorgaren emanaldia izango da, umeei zuzenduta. Liburutegian izango da, 18:00etan.