Edozein lagunek esku hartu ahal izango du San Pedro jaietako horma-irudi lehiaketan. Aurkeztutako lanek honako neurriak izan beharko ditu: 21 x 10 zentimetro.
Teknika librea izango da, eta lanek derrigorrez honako testua izan beharko dute: 2005eko San Pedro Jaiak. Eskoriatza. Ekainak 28, 29 eta 30, Uztailak 1.
Irabazleak 300 euroko saria jasoko du, eta Udalak egoki ikusten badu, aurkeztutako lan guztiekin erakusketa egingo du.
Lanak udaletxera edo kultura etxera eraman beharko dituzte 2005eko maiatzaren 20ko 14:00ak baino lehen.
Jaiak antolatzeko batzarrak Bestalde, Udalak aditzera eman du otsailean hasi zituztela San Pedro jaiak antolatzeko batzarrak. Hilabeteko bigarren eguaztenero egiten dituzte kultura etxean, 18:00etan. Besteak beste, Kultura Saileko arduradunak eta herriko taldeetako ordezkariak batzen dira. Are gehiago, aditzera eman dute batzar irekiak direla, eta edozein joan daitekeela.