Ehunka eskoriatzar igo ziren Aitzorrotzera domekan

A.G. 2005ko mai. 2a, 10:46
Bero egin zuen arren, Aitzorrotzeko egunarekin bete egin zuten eskoriatzarrek goizean goizetik domekan, maiatzak 1.

Aitzorrotzeko erromeria tradizio handiko jaia da Eskoriatzan, eta domekan ere, zubia izan arren, herritar asko animatu zen goizean goiz egindako hitzordura. 09:30ean herriko plazatik atera ziren Aitzorrotzera eta meza ordurako igo ziren gehien-gehienak. Atzo, gainera, meza Genaro Lekuona Arrasateko parroko eta artzapezak egin zuen Aitzorrotzen 11:30ean.

Bazkaririk ez baina taberna bai

Aitzorrotzera igoera goizeko 9etan iragarri zuen txistularien dianak eta ordurako Udalak jarritako autoak pare bat buelta emanak zituen Aitzorrotzeko taberna gertu izateko lehenengo erromesak igo orduko. Egun beroa izan zenez, tabernan lan asko izan zuten. Bazkaria ez zen egin, ez behintzat antolatzaileek deituta, aurreko urtean izandako erantzun eskasak eraginda. Hala ere, asko izan ziren han goian geratzea erabaki zutenak bazkalostera arte, erromerian egiteko beherako bidea.

Xafre eta Zaharra trikitilariek alaitu zuten goiza eta arratsaldeko 5etan beherako bidean ziren. 18:30ean berbenari ekin zion Kaixo taldeak eta hori baino lehen herritarrek prestatutako patata tortillak dastatzeko aukera izan zuen jendeak.

Atxorrotxi laguntzeko

Batutako dirua Atxorrotx GKEri laguntzeko batu zuten, buruko gaixotasunak dituzten pertsonei laguntzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak