Apirilaren 30ean, zapatua, kontzertu indartsua egingo dute gaztetxean. 22:30ean, Galdakaoko Biok eta Arrasateko Anger taldeek joko dute.
Gaztetxeko batzarra hasi da berriro lanean. Biok eta Anger taldeek metalaren muturrean dauden kantuak eskainiko dituzte, beti ere melodiak zainduz. Biek hala biek ibilbide arrakastatsua egin dute, eta Eskoriatzan kantu berriak aurkeztuko dituzte.
Biok taldeak "Margo debekatuak" diskoa kaleratu berri du Metak diskoetxearekin. Angerrek, orain arte hainbat lan argitaratu ditu eta berehala izango dute disko berria kalean.