Aitzorrotz egunean ez dute herri bazkaririk egingo

Iker Barandiaran 2005ko api. 28a, 18:39
Dagoeneko heldu da eskoriatzarrek hain gustuko duten eguna. Eguraldia lagun badute hitzordu polita dute debagoiendarrek.

Aurtengo aldaketa nagusia da ez dutela herri bazkaririk egingo. Aurreko urteetako parte-hartzea dela eta, antolatzaileek erabaki dute ekimena atzera botatzea. Hala ere, Aitzorrotzeko tabernan ogitartekoak eta kafea banatuko dituzte gosea dutenendako.

Horrez gain, egitarau polita antolatu dute egun berezi hori osatzeko: 09:00etan txistulariek diana joko dute. 09:30ean, Aitzorrotzera igotzeko hitzordua egin dute Herriko Plazan. Mendi puntan dagoen ermitan, 11:30ean, meza emango dute, eta horren ostean trikitilariek emanaldia egingo dute.

Arratsalde partean, Herriko Plazara jaitsiko dira, eta han herritarrek tortillak salduko dituzte. Horrez gain, dantzaldia egingo dute Kaixo taldearekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak