Orain dela bizpahiru aste Aldundia konturatu zen Eskoriatzako saihesbidean, Leintz Gatzagarako noranzkoan, tunelera sartu aurretik eskumako aldean, errepideko zati bat erortzen hasia zela.
Errepidearen malda eta inklinazioa neurtzeko makina bat jarri zuten, eta jakin zuten puntu horretan trafiko motelerako erreia behera etortzeko arrisku handia zegoela.
Hortaz, Aldundiko langileak 45 metroko luzera duen harrizko horma egiten dabiltza. Are gehiago, horma handi hori egin ahal izateko, Mesedeetako Amaren egoitzari 550 metro koadroko lur zatia desjabetu diote.
Lanek iraun bitartean geldiuneak daude saihesbidean.