Proiektu horren bidez, Udalak auzoa berrantolatu eta egokitu egin gura du. Hiru fasetan egingo dute: bata, bizitegi-auzoan; bigarrena, Tesaruntz doan ibilbidean; eta hirugarrena, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen ondoko zubian.
Eraberritzearen hiru faseak egiteko 2.750.000 euroko aurrekontua dauka. Hala ere, esan beharra dago kostu horren herena Eusko Jaurlaritzako Izartuk ordainduko duela.
Lehenengo faseak 10 hilabete iraungo ditu. Hala ere, lanak hasi aurretik, proiektuaren erakusketa egingo dute kultura etxean, herritarrek iritzia eman dezaten. Horren ostean, herritarren iradokizunak kontuan hartuta, osoko bilkuran proiektua aztertuko dute eta alegazio epea zabaldu. Lanak uztailean esleitu gura dituzte, eta irailean hastea aurreikusten dute.