Apotzagan bidea moztu dute, autobidearen lanengatik haserre

Iker Barandiaran 2005eko apirilaren 15a

Eguaztenean, hainbat elizatetako lagunek bidea moztu egin zuten Apotzagan goiz osoan. Auzotarrak oso haserre daude autobidearen lanek eragiten dizkien arazoekin.

Apotzagan autobidearen lanak hasi zirenetik bidean kamioi ugari izaten dituzte eta orduak egon behar izaten dira itxaroten. Are gehiago, auzotarren esanetan, autobidearen bultzatzaileek beste bide bat egingo zutela agindu zieten, baina "ez dute hitza bete".

Horren guztiaren protesta egiteko, autobideak kaltetutako 50 bat lagunek Apotzagarako bidea moztu zuten 07:30etik 12:00ak arte.

Autobidea egiten dabilen enpresak, Bidegik, Udalak eta auzotarrek oraindik ez dute konponbiderik aurkitu. Auzotarrek esan dute konponbide ezean, beste protestaren bat egingo dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak