San Pedro jaiak iragartzeko kartel lehiaketa deitu du Udalak

Usoa Agirre 2005ko api. 14a, 12:36
Edozein pertsonak har dezake parte lehiaketan. Kartelak maiatzaren 20ko 14:00ak baino lehen udaletxera nahiz kultur etxera bidali behar dira. Irabazleak 300 euroko saria jasoko du.

Lehiaketaren oinarriak

Lehiaketaren oinarriak

1.- Lehiaketa honetan edozein pertsonak har dezake parte, inolako mugarik gabe.

2.- Egileak kontuan izan behar du aukeratutako irudia jaietako egitarauaren azalean erabiliko dela. Jai egitarauaren neurria, 21 x 10 cm denez, aurkeztutako kartelak neurri hori eduki beharko du.

3.- Teknika librea izango da.

4.- Kartelek derrigorrez testu hau izan beharko dute:

2005eko SAN PEDRO JAIAK ESKORIATZA.
Ekainak 28, 29 eta 30, Uztailak 1

5.- Irabazleak 300 euroko saria jasoko du.

6.- Egoki ikusten bada, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin ahal izango da.

7.- Kartelak aurkeztu behar dira egilearen izena azaldu gabe eta atzeko aldean lema bat dutela. Horrekin batera, gutunazal itxi batean lema bera eta egilearen datuak adieraziko dira.

8.- Kartelak Udaletxera nahiz Kultur Etxera eraman beharko dira 2005eko maiatzaren 20ko 14:00ak baino lehen.

9.- Epaimahaia nortzuk osatzen duten jakinaraziko da erabakia ezagutzera ematen den egun berean.

10.- Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.

11.- Saritzen den lana Udalaren esku gelditzen da eta berak izango du kaleratzeko eskubidea.

12.- Saritu gabe geratu diren lanak erakusketaren azkeneko egunetik hasi eta HOGEITA HAMAR EGUNeko epean jaso ahal izango dira. Epea amaitu ondoren egileek jaso ez badituzte, aintzakotzat hartzen ez dituztela ulertuko da eta Udalak erabaki ahal izango du haiekin zer egin. Kasu horretan ez da erreklamazio edo indemnizazio eskubiderik onartuko.

13.- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du. Antolatzaileek, lehiaketaren onerako beharrezkoa dela ikusiz gero, egoki iruditzen zaizkien aldaketak egin ahal izango dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak