Orain arte Udalak ez zituen bere kargu hartzen elizateetako kanposantuetako lurperatze lanak. Orain dela gutxi, berriz, elizate batzuetatik Udalari laguntzeko eskaera egin diete. Hain zuzen ere, Marinen, Apotzagan eta Mendiolan ez dituzte horma-hilobiak erabiltzen. Horregatik, lan handiagoa ematen die lurperatzeak, eta laguntza premian daude.
Udalak zazpi elizateei egin die eskaintza, baina hiru horiek bakarrik eskatu dute. Hortaz, beharra dutenean, udaleko bi langile arduratuko dira lan horretaz.