Museorako izen eta logotipo lehiaketaren sari banaketa egin dute

Zuriñe Velez de Mendizabal 2005eko martxoaren 23a

Gorka Zubizarreta arrasatearrak irabazi du lehiaketa eta Juan Luis Merino Kultura Ondare eta Turismo zinegotziak eman dio 300 euroko saria.

Goizean Ibarraundi jauregian banatu dute jauregian bertan egokituko duten museorako izen eta logotipo lehiaketaren saria. Gorka Zubizarreta arrasatearraren lana aukeratu zuen epaimahaiak aurreko astean eta gaur 300 euroko saria eman dio Juan Luis Merino Kultura Ondare eta Turismo zinegotziak.

Guztira zazpi lagunek hartu dute parte lehiaketan. Arrasatearraren lanak Axtrokiko ontzi bat erakusten du eta Ibarraundi museoa izena aukeratu zuen museo berrirako. Hala ere, epaimahaiak museo hitza beharrean, museum erabiliko duela erabaki du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak