Gazte eskoriatzar bat atxilotu du Ertzaintzak

Astelehenean atxilotu zuten Ertzaintzak Bilbon G.A.R. 26 urteko gazte eskoriatzarra. Desordena publikoa eta ertzainei eginiko erasoa leporatu diote.

Ertzaintzak Eskoriatzako gazte bat atxilotu zuen atzo, martxoak 21, Bilbon. 26 urteko G.A.R. dela eman dute aditzera. Herrizaingo Sailaren arabera, Ertzaintzaren furgoneta bati eraso egin zioten hainbat gaztek astelehen goizaldean eta bertan parte-hartzea leporatzen diote. Beirazko botilak, latak eta beste zenbait objektu bota zizkietela eman du aditzera Herrizaingo Sailak.

Era berean, zenbait lekukoren arabera, Bilboko Alde Zaharrean ertzainen presentzia handiegia zen. Gainera, lekuko horiek salatu dutenez, hainbat lokaletan ere sartu zen Ertzaintza hainbat txikizio eraginez.

Basurtoko ospitalera eraman zuten G.A.R. gaztea Bilboko Alde Zaharrean izandako istiluetan Ertzaintzak botatako gomazko pilota batek zauritu zuelako.

Beste lau atxilotu

Eskoriatzarrarekin batera beste lau pertsona atxilotu zituzten. Guztiei desordena publikoa eta ertzainei eginiko erasoa leporatu diete.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.