Aukeratu dute museorako izena

Zuriñe Velez de Mendizabal 2005ko mar. 17a, 17:35

Ibarraundi museoa izena aukeratu du epaimahaiak. Arrasatear baten lana hautatu du eta ezer zehaztu ez badute ere, aldaketak egin ditzaketela eman dute aditzera antolatzaileek.

Museorako izen eta logotipo lehiaketa antolatu zuen museoak eta Eskoriatzako Ondare eta Turismo Sailak. Zazpi lan aurkeztu zituzten eta azkenean, Gorka Zubizarreta arrasatearrarena aukeratu du epaimahaiak.

Ibarraundi museoa izan da Gorkak aukeratutako izena, eta logotipoan, Axtrokiko ontzi bat agertzen da. Antolatzaileek aditzera eman dutenez, "oraindik aldaketaren bat egin diezaiokegu izenari, museoa beharrean, museum hitza jarriz, esaterako". Oraindik, baina, ez dute ezer zehaztu.

Maila bikaina

Aurkeztutako lanek maila bikaina dutela eman du aditzera epaimahaiak eta horregatik zaila egin zaiela irabazlea hautatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak