Korrika 23:15 inguru iritsiko da Eskoriatzara. Arratsaldean, eskoletako ikasleen txanda izan da.
Hasteko, Korrika Txikia egin dute, 15:30ean hasita. Herriko kaleak zeharkatu dituzte arineketan.
Ondoren, 17:00etan, Patxin eta Potxin pailazoen txanda izango da, Herriko plazan ikuskizuna eskainiko baitute. 18:30ean, berriz, triki-bertso txikiteoa egingo dute eskoriatzarrek. Eta Korrika herrira iritsi aurretik, 21:00etan, afaria egingo dute Toki Alai tabernan.