Datorren astean Guraso Eskolaren aurreneko saioa egingo dute. Dolu egoerak familian izango da martitzen eta eguenean landuko duten gaia.
Hasiera batean, eguaztenean, martxoaren 16an izan behar zen Guraso Eskolaren lehenengo eguna. Hala ere, Korrika herritik igarotzen delako aldatu dute egunez. Ondorioz, martitzenean izango da lehenengo saioa.