Gazte Mugiko ikasleek HUHEZIn deia egin dute

M.D. 2005eko martxoaren 7a

Martxoaren 25ean eta 26an Markinan elkartuko dira Euskal Herriko gazteak. Hainbat lan taldetan banatuko dira egitasmoak eraginkorragoak izateko, eta Eskoriatzako HUHEZIn egin zuten egubakoitzean ikasle taldearen aurkezpena.

Aisialdi, gazte asanblada, irrati libre eta ikasle taldeetan banatuko dira gazteak Gazte Mugian. Ikasle taldeari dagokionez, euskal curriculumari ekarpena egiteko asmoa daukate. Prentsaurrean adierazi zutenez, "euskal curriculuma amets izatetik errealitate bilakatzea nahi dugu eta ikasleen ekarpenak berebiziko garrantzia dauka jardun horretan".

Gazte Mugi Euskal Herriko gazte mugimenduetako eragileek osatzen dute eta Markinan izango diren topaketetako lana aurreratze aldera webgunea jarri dute abian: www.gaztemugi.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak