Luis Ezeiza ikastetxeko Guraso Elkarteak mendi irteera antolatu du domekarako, martxoak 6. Aste honetan Mazmela eta Zarimutz aldera joango dira. Interesa duten guztiek har dezakete parte irteeran. Horretarako, 09:15etan geratu dira Herriko Plazan.
Mendi ingurua ezagutu ekimenaren barruan antolatu dute irteera, eta Eskoriatzako elizateak ezagutzeko asmoa dute. Mendiola eta Lete ezagutzeko txangoa egin zuten otsailaren 20an; euren lehenengo irteera izan zen.