Lukas Prest talde eskoriatzarraren lan berria kalean egongo da laster. Zazpi abestiz osatutako maketa izango da; sei taldeak eginikoak eta bestea bertsio bat da. Hardcore eta punk-rock doinuak egiten ditu Lukas Prestek. Euren esanetan, askotariko gaiak lantzen dituzte kantuen hitzetan, eta gizarteko zenbait gairi kritika egiten diegu; besteak beste, AHTri, torturari
Tabernetan eta inguruko herrietako gaztetxeetan jarriko dute salgai euren azken lana datorren astean.
Lukas Prest
Orain bost urte, 2000. urtean elkartu eta saioak egiten hasi zen talde eskoriatzarra. Lau kide ditu: Txefo (ahotsa), Kako (bateria), Zeke (gitarra) eta Lili (baxua) dira taldekideak. Kide bat Gales aldera joan da hiru hilabeterako. Kanpoan den bitartean, kanta berriak prestatzen hasiko gara, eman dute aditzera. Uda parterako, baina, bira bat egiteko asmoa dute.