Totamka taldearen emanaldia gaur, egubakoitza

Zuriñe Velez de Mendizabal 2005ko ots. 25a, 11:52
Gaur gauean Madrildik etorritako taldeak nagusientzako ipuin kontaketa eskainiko du HUHEZIko fakultatean.

Gaur egubakoitza, Madrildik etorritako Totamka taldeak nagusientzako ipuin kontaketa eskainiko du Unibertsitatean. 22:30ean hasita, Cuando la voz despierta izeneko ikuskizuna ekarriko dute Eskoriatzara.

Besteak beste, ipuin arabiarrak eta gaur egunekoak kontatuko dituzte. Roberto Mezkita taldeko kideak aditzera eman duenez, hitzen balioari buruzko gogoeta da gaur gaueko emanaldia. "Ahotsik ez dutenei ahotsa ematen diegu eta ikus-entzuleei gogoeta egitera bultzatzeko helburua du saioak", gaineratu du.

Totamka taldea

Roberto Mezkitak eta Alicia Morenok osatzen dute Totamka. Gaur, baina, hirugarren lagun batekin eskainiko dute saioa, Jesus gitarra jotzailearekin, hain zuzen ere. Hala, hitzei musika jarriko diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak