Poesia idatzia musikari txertatuta
Bigarren Errepublikari hegoak ebakitzen hasi zitzaizkion garaian jaio zen Paco Ibáñez. Bertsoz armatuta hegaldatu zen Frantziara, eta bertan bizi; gaur mito bihurtuta jadanik. Paco Ibáñezek leial eusten dio abesti usteldu ezinari, leial bizitzari. Haren akordepean eta haren ahotsez, hamaika poetaren lanak zabaldu ditu haizeak, xuxurlaz batzuetan, oldarrez besteetan.