Gurasoendako topagunea izango da Guraso Eskola; seme-alaben heziketaz arduratuta dauden gurasoetzako eskola baita. Helburu nagusia da, seme-alaben inguruko gaiez eztabaidatu eta hausnartzea, sarritan horretarako une eta leku aproposik ez baita aurkitzen. Hutsune hori bete nahirik martxan jarriko du Guraso Eskola Udalak. Eta hitzaldien ardura Urtxintxa eskolak izango du.
Hamaika gai
Martxoa eta maiatza bitartean, 6 saio egingo dira: martxoaren 16 eta 17an, apirilaren 13 eta 14an eta maiatzak 11 eta 12an. Ordu ta erdiko saioak izango dira, eta landuko diren gaiak, nagusiki 3 izan arren, egunerokotasuneko hamaika bizipeni egingo zaio erreferentzia. Gai nagusiak hauexek dira: Dolu egoerak familian , Haurtzaroa eta hizkuntza eta Anai-arreben arteko harremanak.
Guraso Eskolan parte hartzeko izenematea otsailaren 28a baino lehen egin behar da kultura etxean.