Ibarraundiko museorako izen eta logotipo lehiaketa deitu dute

Usoa Agirre 2005eko otsailaren 10a

Ibarraundi jauregian dagoen museoarentzat izen eta logotipo berria nahi dituzte. Horretarako, lehiaketa deitu dute. Martxoaren 8a baino lehen eraman behar dira proposamenak Ibarraundi jauregira.

Baldintzak

Baldintzak

  • Izena: gune berriaren adierazgarri izan beharko da.

  • Logotipoak Axtrokiko ontziak izango ditu
  • Proposamenak kartazal batean sartuta Ibarraundi jauregian entregatu beharko dira otsailaren 7a eta martxoaren 8a bitartean.
  • Kartazal bakoitzari egilearen izena eta telefonoa gehitu beharko zaizkio.

Saria

  • Lehiaketa irabazten duenak 300 euro jasoko ditu.

  • Telesko-n saridunaren izena eta museo berriaren izen eta logotipoa iragarriko dira. Martxoaren 15ean izango da hori, arratsaldeko 20:00etan.

Antolatzailea eta epaimahaia

Eskoriatzako Museoa eta Eskoriatzako Ondare eta Turismo saila.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak