Anoetako proposamena aurkeztu dute Eskoriatzan

Jende ugari gerturatu zen martitzen iluntzean Eskoriatzako udaletxera. Osoko bilkuren aretoa bete egin zen, Anoetako proposamenaren nondik norakoak ezagutzeko asmoz.

Martitzen iluntzean Anoetako proposamena aurkeztu zuten Eskoriatzan. Bertako udaletxera jende ugari gerturatu zen; 50 lagun inguru joan ziren eta osoko bilkuren aretoa bete zuten.

Jon Gorrotxategi aritu zen hizlari lanetan. Hasteko, hogei minutuko bideo bat ikusi zuten bertaratutakoek, eta ondoren, proposamenaren nondik norakoak azaldu zien han bildutakoei.

Azkenik, entzuleen txanda iritsi zen. Izan ere, askotariko galderak egin zioten Gorrotxategiri; Ibarretxe planari buruzkoak, esaterako.

Ekitaldiaren antolatzaileak pozik azaldu dira askotariko elkarte eta alderdi politikotako kideek parte hartu baizuten proposamenaren aurkezpenean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.