HUHEZIko 26 ikasle atzerrian

Zuriñe Velez de Mendizabal 2005eko urtarrilaren 27a

HUHEZIko 26 ikasle atzerrian daude Irakasle Ikasketen 3.maila egiten. Praktiketan dabiltza, Hego Ameriketa eta Europan banatuta daude.

Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko hainbat ikasle atzerrian daude praktikak egiten. Guztira 26 dira; Hego Ameriketa eta Europan zehar daude banatuta.

Ikasle horiek Irakasle Ikasketak egiten ari dira; 3.mailan daude. Orain bost urte eman zien bere ikasleei Eskoriatzako fakultateak lehenengo aldiz praktikak egitera kanpora joateko aukera; Mundukide elkartearekin batera antolatzen dituzte.

Hego Ameriketan 19 pertsona daude, bost herrialdetan banatuta: Guatemala, Nikaragua, Venezuela, Txile eta Kuban.

Europan, berriz, zazpi toki desberdinetan daude: Gales, Ingalaterra eta Irlandan, hain zuzen ere.

Elurragatik klaserik ez

Bestalde, aste honetan hainbat eskola bertan behera utzi dituzte Eskoriatzako fakultatean. Irakasle Ikasketak, Prestakuntza Pedagogikoa eta Humantitateetan bigarren diplomatura lortzeko ikasten dabiltzanek izan dute jai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak