Gaur, eguena, Luis Ezeiza ikastetxeko gazteek San Sebastian eguna ospatu dute. 15:30ean irten dira eskolako jolastokira, eta aurrez entseatuta zutena jo dute bertan.
Batzuek abilezia gehiago erakutsi dute danborra jotzen, baina denak fin aritu dira; asko, guraso eta aiton-amonen aurrean.
Ekitaldiaren amaieran, txokolatea edan eta gailetak jan dituzte guztiek.