KZguneko ordutegi berria

Zuriñe Velez de Mendizabal 2005eko urtarrilaren 13a

Urtarrilean sartuta, Eskoriatzako KZguneak ordutegi berria du. Egubakoitzetan irekiko dute.

Askotariko ikastaroak antolatzen ditu KZguneak. Horietan parte hartzeko edota gura dutenek nabigatzeko aukera dago bertan. Urtarrilean, Eskoriatzako KZguneak ordutegi berria estreinatu du urte berriarekin batera.

Egubakoitzetan – hilaren 14, 21 eta 28an– irekiko dute kultura etxean dagoen KZgunea. Ordutegia 09:00etatik 13:00etara izango da.

Datorren hilean, berriz, arratsaldez irekiko dituzte ateak. Hala, otsailaren 4, 11, 18 eta 25ean 16:00etatik 18:00etara zabalduko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak