Udalak kontratatu nahi ditu ludoteka zerbitzua eta uztaileko udalekuak

Eskoriatzako Udalak aisialdi zerbitzua kontratatzeko lehiaketa abiatu du. Otsailaren 7a bitartean jasoko dituzte proposamenak udaletxean. Orain arte Ludoteka zerbitzua Axtroki euskara elkarteak eskaini izan du udalarekin sinatutako akordioei esker, eta udalekuak Eskoriatzako Udalak antolatu izan ditu.

Ludoteka zerbitzua eta uztaileko udalekuen antolaketa kontratatzea erabaki du Eskoriatzako Udalak. Horretarako lehiaketa publikoa deitu du eta proposamenak jasoko dituzte otsailaren 7a bitartean.

Azken urteetan Axtroki elkarteak izan du ludotekaren ardura

Azken urte hauetan Axtroki euskara elkarteak eskaini du Ludoteka zerbitzua, eta Udalekuak Eskoriatzako Udalak antolatu izan ditu. Orain, berriz, nahi du aisialdi zerbitzu bat eratzea.

Bi ekintza horiek burutzeko 55 mila euroko aurrekontua bideratuko ditu. Era berean, gazteria zerbitzua ere jarri dute martxan Aretxabaletako eta Eskoriatzako Udalek. Juan Carlos Bengoa alkateak esan digunez, "gazteria saileko teknikariak aisialdi zerbitzuarekin koordinatuta egingo du lan".

Gazteria zerbitzuko teknikariak egun erdiz Aretxabaletan egingo du lan eta beste egun erdiz Eskoriatzako udaletxean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.