Gabonetako zuhaitzak jasotzeko kanpaina

Zuriñe Velez de Mendizabal 2005eko urtarrilaren 7a

Etxeak apaintzeko eskoriatzarrek erabili dituzten zuhaitzak jasoko dituzte udaletxe aurrean urtarrilaren 10ean, goiz eta arratsaldez.

Astelehenean, urtarrilak 10, Gabonetan etxeak apaintzeko erabili diren zuhaitzak jasoko dituzte udaletxe aurrean. Ekimena Udaleko Mantentze eta Ingurugiro arloak bultzatu du. Hala, bizirik dauden zuhaitzak jaso eta Udalak prestatutako lur batzuetan landatzea da euren asmoa.

Bizirik dauden arbolak batuko dituzte soilik, eta ezin landa daitezkenak birziklatze instalazioetara eramango dituzte.

Zuhaitzak udaletxe aurrean uzteko ordutegia 11:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 18:00etara izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak