Egin zure Gabonetako marrazkia lehiaketa antolatu zuen Eskoriatzako Udalak. Hauek izan ziren aurkeztu zirenen artean aukeratuak: Asier Matas (3 urte), Beñat Armendariz (4), Ainitze Viteri (5), Asier Urzelai (6), Josu Galvez (7), Manez Larzabal (8), Karmele Varo (9), Olatz Markaide (10) eta Sergio del Pino (11 urte).
Guztiek sari berdina jaso zuten, hau da, euren marrazkia markoan ipinita eta Gabonetako parkerako sarrera. Zorionak artista gazte guztiei!