Aurten ez dute erakusleiho lehiaketa antolatu

Zuriñe Velez de Mendizabal 2004ko abenduaren 16a

Orain sei urte hasi zen Udala erakusleiho lehiaketa antolatzen. Aurten, baina, ez dutela egingo iragarri dute.

Duela sei urte hasi zen Udal Kultura batzordea Gabonetako erakusleihoen lehiaketa antolatzen. Aurten, baina, ez dute egingo. Izan ere, Arantxa Untzueta Udaleko Kultura teknikariak aditzera eman duenez, “urtetik urtera parte-hartzaileen kopuruak behera egin du, eta lehiaketa egitea merezi ez duela ikusi dugu”.

Ez da, baina, arrazoi bakarra izan Arantxaren esanetan: “Parte-hartzaile kopuruarekin batera, kalitateak ere behera egin duela uste dugu”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak