Luis Ezeiza herri eskolako hainbat ikasle Telefonikak antolatutako Desafio ADSL lehiaketan parte hartu zuten. Seigarren mailako ikasleak finalera iritsi ziren. Lehiaketan hainbat galdera egiten zitzaien lehiakideei, eta hauek Internet erabiliz, ahalik eta denbora laburrenean erantzun behar izan zituzten galderak. Gainera, zenbait jolasetan ere aritu behar izan ziren.
Abenduaren 12an Bilboko Euskalduna jauregira joan eta hirugarren tokia eskuratu zuten. Eurak animatzera jende ugari joan zen antolatzaileek utzitako bi autobusetan.