Marixol Iparragirrek astebeteko gose eta egarri greba egin zuen, eta bere egoeraren berri emateko, gaur eguena, hilak 9 prentsaurrekoa eskainiko dute Eskoriatzako Udaletxean.
Marixol Iparragirre preso eskoriatzarrak gose eta egarri greba egin zuen aurreko astean hasi eta abenduaren 8ra arte. Eguaztenean, Fresneseko ospitalera eraman eta serum edo sueroa eman ziotela amaitu zuen protestaldia.
Eskoriatzarraren berri zehatzagoa emateko, prentsaurrekoa eskainiko du gaur eguena, 16:30ean Askatasunak Eskoriatzako Udaletxean.
Protesta ekimenak
Hainbat herritarrek bat egin zuten Marixolekin, eta eskoriatzarrak jasandako tratu txarrak salatzeko, gose eta egarri greba egin zuten hainbat lagunek Eskoriatzan.