Gaur, 22:30ean, Lakrikun antzerki taldearen eskutik Greban gaude antzezlana egongo da ikusgai. Unibertsitatean izango da hitzordua. Hiru garbitzaileren arteko solasaldia izango da obraren ardatza. Ironiaz hainbat gai jorratuko dituzte: maitasuna, familia, sexua
Hirurak oso desberdinak dira, eta gai bakoitzari buruzko euren iritziak emango dituzte. Sarrera doan da.