'Eskoriatza Hiria', lagunarteko areto futbol txapelketa abenduaren 7an

Zuriñe Velez de Mendizabal 2004ko abe. 2a, 13:43
Areto futboleko zilarrezko dibisioko hiru talde arituko dira abenduaren 7an Eskoriatzako kiroldegian. Lehen aldiz antolatu dute norgehiagoka, eta sarrera doanekoa izango da.

Abenduaren 7an, martitzena, Eskoriatzako kiroldegian Kirol Elkarteak antolatuta hiru talderen arteko areto futbol lehiaketa egingo dute. Castro Urdiales, Bilbo GSI eta Valladolid taldeak arituko dira lagun arteko norgehiagokan. Hiru taldeak zilarrezko dibisioan dabiltza. Manolo Muñoz elkarteko lehendakariaren esanetan, "herriko taldearen ibilbide ona ikusita, herritarrak kirol hori jarraitzera animatu gura ditugu" eta horregatik ahalegindu dira bigarren dibisioko hiru talde ekartzen.

Hitzordua 18:00etan izango da eta areto futbolaz gozatu gura dutenek, ez dute ezer ordaindu beharko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak