Herriko dendariek euren komertzioak indartu beharra sumatu dute. Hilaren 20an, esaterako, hogeita lau lagun dotore jantzi eta gala-afaria egin zuten.
Herriko merkataritza sustatu eta suspertzea gura dute. Xarmanta dendako Maite Zubiak aditzera eman duenez, urte hau ez da herriko dendentzako oso ona izan. Urteko lehen hiru hilabeteetan asko nabaritu genuen jendea kanpora joaten dela erosketak egitera; eta abuztuko oporretatik itzuli ondoren ere igarri genuen salmentak gutxitu zirela.
Askotariko dendek hartuko dute parte sustapen kanpaina horretan: zapata, arropa, fruta dendek, estetika zentroek Dendariak jabetzen dira herrian ez dagoela denetarik erosteko aukera. Herritar asko joaten dira kanpora horiek erostera. Eta arazoa ez dago hor; izan ere, behin tokiz mugituta, herrian aurki dezaketen gaiak ere erosten dituzte, adierazi du. Euren helburua da, beraz, bertan aurki dezaketena bultzatu eta eskoriatzarrei herrian bertan erostera animatzea.
Gabonetarako txartel batzuk atera eta bezeroei emango diete, ondoren zozketak egiteko; afariak eta dendetan gastatzeko dirua banatuko dute, esaterako.