Ibarraundi proiektua aurkeztu dute

Zuriñe Velez de Mendizabal 2004ko aza. 19a, 12:13

Azaroaren 18an, eguenean aurkeztu zuten Ibarraundi proiektua Eskoriatzan. Museo Eskola jauregi horretara eramango dute datorren urtean.

Isabel Guridik, Museo Eskolako kolaboratzaileak, Arrate Landak, Eskoriatzako Museo Eskolako Hezkuntza arduradunak, eta Juan Luis Merino Udaleko Kultura eta Turismo zinegotziak atzo aurkeztu zuten datorren urtean museoak izango duen egoitza berria. Eurekin batera egon zen Nerea Arana museoko langilea.

Hiru solairu izango ditu eta askotariko gelak hartuko ditu egoitza berriak. Esaterako, ibarreko Erdi Aroko historia jasoko duen aretoa eta Aitzorrotz gela, ingurumen eta arkeologiari eskainitakoa.

Ikus-entzunezko gela bat ere izango du Ibarraundik, hainbat bilera, zinema emanaldi eta abar egiteko egokituko dena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak