Aurora borealei buruzko erakusketa

Zuriñe Velez de Mendizabal 2004ko azaroaren 3a

Azaroaren 4an, eguena, Aurora 2001 erakusketa irekiko dute kultura etxean. Inaugurazio hitzaldi batekin irekiko dute; Jon Teus espedizioko kideak emango du. Hilaren 14ra arte egongo da zabalik erakusketa.

Aurora boreala ikertzera joan ziren 2001.urtean Aranzadi elkarteko bost lagun Kanada aldera. Argazkiak eta filmaketak egin zituzten hilabetez. Egunenean, azaroak 4, irekiko dute erakusketa Eskoriatzako kultura etxean eta hilaren 14ra arte egongo da ikusgai.

Egunero irekiko dute Aurora 2001 erakusketa; 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, hain zuzen ere. Bertan, bisitariek aurora borealei buruzko argazki handiak Kanadan grabatutako bideo zinta bat ikusteko aukera izango dute. Uneoro egongo dira ikusgai fenomenoa jasotzen duten irudiak.

Hitzaldia eguenean

Eguen arratsaldean, 18:30ean, espedizioko kide Jon Teusek hitzaldia eskainiko du. Inaugurazio hitzaldia izango da. Besteak beste, euren abenturaren nondik norakoak, aurora boreala zer den eta zergatik hasi ziren ikertzen azalduko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak