Ume eta helduendako euskal jolas ikastaroak antolatu dituzte

Leire Kortabarria 2004ko urr. 26a, 13:00
Euskarazko jolasen gaineko bi ikastaro antolatu ditu Eskoriatzako Udalak. Bata lehenengo aldiz antolatzen dute, eta guraso eta seme-alabek batera egitekoa da. Bestea helduei zuzenduta dago, eta 5 urte arteko umeen jolas eta abestien gainekoa da.

Gurasoek eta seme-alabek batera egin ahal izango dute euskarazko jolasen gaineko ikastaro bat. Hain zuzen, 4-10 urte bitarteko umeek ere parte hartu ahal izango dute. Irakasle eta hezitzaileek ere izena eman dezakete. Azaroaren 13, 20 eta 27an izango da. Zozketa jolasak, sokasaltoa, esku jolasak, goma jolasak, animazioa eta mimika, korroa, baloi jolasak… ikasiko dituzte guztiok.

Beste ikastaroa da 0-5 urte bitarteko umeen jolas eta abestiak. Hori guraso, hezitzaile eta irakasleei dago zuzenduta, baina baita aiton-amonei eta, oro har, interesa duen edozein helduri. Azaroaren 13, 20 eta 27an izango da. Azken egunean, seme-alabekin batera jolas jaialdia egingo dute.

Izenematea zabalik dago

Bi ikastarootarako izenemate epea azaroaren 5ean bukatzen da. Herriko pilotalekuan izango dira, 10:30-12:30 ordutegian. Eskoriatzarrek 10 euro ordaindu beharko dute; gainerakoek, 13; bikoteek, 15. Izena emateko, deitu 943 71 46 88 telefonora edo joan kultura etxera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak