Askatasunak prentsaurrekoa eskaini zuen astelehenean, urriak 18, Eskoriatzan. "Ertzaintzak bereziki gure eskualdean izan duen jarrera bortitza salatu" gura izan zuten horrela.
Astelehen iluntzean prentsaurrekoa eskaini zuen Askatasunak Eskoriatzako udaletxeko arkupeetan. 60 bat pertsonak hartu zuten parte bertan. Azkenaldian Ertzaintzak eta bereziki ibarrean izan duen jarrera bortitza salatu gura izan zuten agerraldiarekin. Gogora ekarri zuten irailaren 27an eta urriaren 3an eta 4an 15 pertsona zaurituta gertatu zirela. Hala, zaurituen argazkiak erakutsi zituzten hainbat lagunek prentsaurreko hasieran.