40 kilometro mendiko bizikletarekin

Xabier-Urzelai 2004ko urr. 15a, 14:58
Oñatiko eta Gatzagako ibilaldietan gozatu eta gero, ibarreko mendiko bizikletako zaleek galdu ezin duten hitzordua daukaten domekan, Eskoriatzako zeharkaldia, hain zuzen. 09:30ean hasiko dute proba, Herriko Plazan.

Izena emateko, baina, antolatzaileak 08:00etarako izango dira Herriko Plazan. Probako antolatzaile Juan Luis Markaideren esanetan 300 lagun inguru espero dituzte, eta horiek guztiek izena eman ahal izateko denbora apur bat behar da: “Joan den urtean 282 lagunek hartu zuten parte Eskoriatzako zeharkaldian, eta gurako genuke aurten 300 lagun inguru batzea”.

Hasiera gogor samarra

Antolatzaileen esanetan, ibilaldiaren hasiera gogor samarra izango da. Eskoriatzatik irten eta Mazmela, Marin, Jarindo eta Kurtzeta inguruan ibiliko dira, eta Landan izango dituzte jatekoak eta edatekoak. Handik Aitzorrotzerako bidea hartuko dute, eta Bolibarretik jaitsi eta gero Eskoriatzan amaituko da ibilaldia.

Eskoriatzan, ziklistek 40 kilometroko zeharkaldia egin eta gero, sabela bete ahal izango dute, odolosteak eta txorizoak jarriko dituzte-eta. Gainera, antolatzaileek mendiko bizikletako pieza eta bestelako osagarriak zozketatuko dituzte, eta partaide bakoitzarendako kamiseta egongo da. Hori guztia 10 euroren truke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak