Zapatu eta domekan mikologiari buruzko jardunaldiak egingo dituzte Eskoriatzan, Luis Ezeiza guraso elkarteak antolatuta. Aurten, ekimena zabaldu egin gura izan dute, eta horregatik herritar guztiei zuzenduta hainbat hitzaldi antolatu dituzte. Hala, osatuago egongo da mikologiari buruzko ekitaldia, eman du aditzera Rafael Salido Luis Ezeizako Guraso Elkarteko lehendakariak.
Urriaren 16an, zapatua, mendi irteera prestatu dute. 09:00etan Gorosarri plazatik irtengo dira bertan esku hartzera animatzen diren lagunak. Batzuk taldeetan eta beste batzuek euren aldetik egingo dute txangoa. Arratsaldean berriz, goizean jasotakoa sailkatu egingo dute. Horretarako, 16:30ean elkartuko dira Luis Ezeiza eskolako jantokian.
Jarraian, 18:30ean, Euskadiko perretxikoak eta Perretxikoak eta euskal sukaldaritza hitzaldiak egingo dituzte eskolako areto nagusian. Laudioko Mikologia Elkarteko kideek egingo dute berba bertan. Herritar guztiak gonbidatuta daude hitzaldietan parte hartzeko. Izan ere, jende guztiak ulertzeko moduko gaiak izango dira mintzagai; hala nola, non aurki daitezkeen perretxikoak, nola bereiztu, jateko nola prestatu
Domekan berriz, aurreko egunean jasotako perretxikoak ikusgai jarriko dituzte herriko plazan, 12:00etatik 14:00etara. Gainera, dastatzeko aukera ere izango dute bertaratzen diren guztiek: perretxiko-patea, kroketak