Ezohiko osoko bilkuran onartutakoak

Zuriñe Velez de Mendizabal 2004ko urr. 6a, 14:03
Atzoko ezohiko osoko bilkuran onartutako mozioan, egunotako mobilizazioen aurrean Udalaren jarrera adierazi zuten. Bestalde, iluntzeko bilkuran, ez zen istilurik gertatu. Zortzi aldeko botorekin onartu zen mozioa. Aldeko botoak: EAko hiruk, EAJko bik eta EBko bik eta Elizateetako ordezkariak. Ez ziren mozioan egon PSEE-EEko bi zinegotzi eta EAJko bat.

Eskoriatzako Udalak ezohiko osoko bilkura egin zuen atzo, eta mozioa onartu zuen. Hala ere ez zeuden bertan PSE-EEko zinegotziak ezta EAJko zinegotzi bat.

Honakoak dira gainerako kideek onartutako testuaren zatirik esanguratsuenak:

"Atxiloketa hauen aurrean familiari gure elkartasuna helarazi nahi diogu, eta era berean gure ardura adierazi atxilotuak jaso dezaketen tratuaren inguruan..."

"...Mobilizazio baketsu baten aurrean Ertzaintzaren presentzia lekuz kanpo egoteaz gain, hauek erakutsitako jarrera guztiz onartezina da..."

"...Ertzaintzaren presentzia beharrezkoa ez dela uste dugu, larrialdi edo emergentzia kasuetan salbu, eta dagokionari jakinarazteko konpromezua hartzen dugu..."

"... indarkeriarekin behingoz bukatzeko, denon artean tentsio une hauek gainditu behar ditugu eta elkarrekin eskaera luzatu Euskal Herriko gatazka konpontzeko giltza dutenei, hau da, Euskadiko eta Nafarroako Parlamentua, Espainia eta Frantziako Gobernuak eta ETAri...."

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak